Mariane Aya Omac kantaria Senperen izanen da martxoaren 4an

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 18:30
Maryanne Aya Omacen ahots berdingabea, ahaltsua eta beroa da. Senperen aditzeko aukera izanen da asteazken gauean.

Asteazkenean 21:00etan eskainiko du emanaldia Larreko kultur-aretoan 

Mariane Aya Omac kantariak kontzertua eskainiko du martxoaren 4an, asteazkenean, 21:00etan, Senpereko Larreko kultur-aretoan. Sarrera 20 euro ordaindu beharko dute helduek eta bortz euro hamasei urte edo guttiago dutenek.

Oroz gainetik, Maryanne Aya Omacen ahots berdingabea, ahaltsua eta beroa da; mezu humanisten oihartzun kaxa lanak egiten dituen ahotsa, biziki umoretsu ere ager daitekeen gitarra joko sendo batez lagundurik. Ez da kantari estandarizatua, parekorik ez duen artista da, nortasun handikoa, publikoarekin komunikatzea lehenesten duen horietakoa.

Musika latinoa, frantziar kantua, gospela, reggaea, gazteleraz, frantsesez edo ingelesez, oholtzan mugarik gabeko artista horren zerbitzuko diren talentu handiko lau musikarik laguntzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun