'Kaskarot' eta 'Manifestu bat' antzezlanak igandean Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 28a, 18:00
'Manifestu bat' ikuskizuna 17:30ean hasiko da.

Olhain ikastolak antolatuta, bi ikuskizun izanen dira martxoaren 1ean, igandean, Sarako Lur Berri Gelean. 16:00etan, Atx Teatroaren eskutik, Kaskarot ikuskizuna eskainiko dute. Tartean, atseden hartzeko musika paratuko dute eta 17:30ean hasiko da Manifestu bat, 14 urtetik goitikoendako emanaldia.

Sarrerak Hameka.eu atarian daude salgai eta emanaldiaren bueltan jatekoa eta edatekoa eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun