Hiru egunez inauteri giroa izan da nagusi Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 27a, 12:00

Otsailaren 23tik 25era, igandetik asteartera, inauteriak izan dituzte Urdazubin. Haurrak eta gazteak, mozorroak jantzita, eskean ibili dira etxe eta baserritan. Musika izan dute ibilbidean bidelagun eta buelta akituta, eguna borobiltzeko, pintxoak jan eta dantzan ibili dira. Argazkiak: Arantxa Etxeberria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun