Zugarramurdiko talde feministak antolatuta, Euskaratik feminismorat eta feminismotik euskararat izenburupean solasaldia izanen dute otsaileko hondarreko ortziralean, hilaren 28an herrian. Idurre Eskisabel (kazetaria eta EHUko irakaslea) eta Lorea Agirre (Jakineko zuzendaria) izanen dira hizlari eta hizkuntzaren eta generoaren arteko loturak izanen dituzte hizpide mahai inguruan. Sorginen Museoan zehaztu dute hitzordua, ortzirale iluntzean, 20:00etan hasita.