Zugarramurdi, Orio, Uitzi, Soplea eta Zuhatzan eskainiko dituzte Bertso Udalekuak.
- Uztailaren 2tik 11ra, Orion: 2004 eta 2005 urteetan jaiotako gazteak (15-16 urte).
- Uztailaren 3tik 9ra, Zugarramurdiko Graxiana Sorginen Aterpean: 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoak (12-13 urte).
- Uztailaren 10etik 19ra, Uitzin: 2006an eta 2007an jaiotakoak (13-14 urte).
- Uztailaren 21etik 30era, Sopelan: 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak (17-18 urte).
- Uztailaren 27tik 31ra, Zuhatzan: 2009 eta 20011 bitartean jaiotakoak (9-11 urte).
Izen-ematea Internet bidez egiten ahalko da www.bertsozale.eus atarian. Apirilaren 20a baino lehen emanen diete erantzuna izena eman duten guztiei. Argibide gehiagorako +34 943 69 41 29ra dei daiteke.