115 erretretatu bildu dira Sarako tripotx jatean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 18a, 11:30

Herriko Kontseiluak gomitatuta, bazkaria egin dute asteburuan  Sarako erretretatuek Lur berri gelan. Giro ederrean bazkaldu ondotik, euskal kantak kantari aritu dira. Hitzordua borobiltzeko Beti Gazte elkarteko lehendakariak eskerrak eman dizkie sukaldariari eta hautetsiei eta honela gaineratu du: «aurten bozak ditugu baina edozein gauza pasatzen dela ere, orain bezala segi dezatela gure erretretatuak artatzen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun