Bart arratsean sute batek hamar hektarea sastraka erre ditu Dantxarinea eta Zugarramurdi artean

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 16a, 11:30

Nafarroako Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, Zugarramurdikoa ez zen izan atzo arratsalde eta gaueko sute bakarra. Oronozko Suhiltzaileek mendiko sute gehiago itzali zituzten Amaiurren, Belaten eta Etxalarren ere.

Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako suhiltzaileak aritu ziren Zugarramurdi-Dantxarinekoaren itzaltze lanetan

Sua itzaltzeko lanetan Nafarroako Suhiltzaileek (lur orotako hiru ibilgailu, hiru autobonba eta hamar suhiltzaile) eta Pirinio Atlantikoetako suhiltzaileek (lur orotako bi ibilgailu eta hiru autobonba) parte hartu dute. Jakitera eman dutenez, 10 hektarea larre erre zituen suak.

Sute honen nondik-norakoak aztertzeko ardura Sepronak (Guardia Zibila) hartu du bere gain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun