Helduendako antzerki tailerra eginen dute larunbat honetan Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 12a, 09:09
Miren Tirapuk gidatuko du tailerra.

Sarako Olhain ikastolak antolatuta hiru orduko tailerra izanen da

Beheko Larraine konpainiako Miren Tirapu antzerkilariarekin Gorpuzten antzerki tailerra eginen dute larunbat honetan, otsailak 15, ikastolan berean, 10:00etatik 13:00etara. Tailerrean barne-bulkadak jasotzeko gaitasunean gorputz fisikoa sentiberago bat lortzea izanen dute helburu.

Gorputz aske eta aldakor bat lortzeko teknikak ezagutzeko tailerra izanen da eta bide batez, irudimenari bide egiten utzi nahi diote komunikatzeko modu berriak bilatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun