Udako langileak hartzeko deia egin du Sarako Herriko Etxeak

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 11a, 14:00

Interesatuek otsailaren 29a baino lehen eman behar dute izena Sarako Herriko Etxean.

Herrian bizi diren 17 urteko ikasleentzat erreserbatuak dituzte postuak eta interesatuek otsailaren 29a aitzin eman behar dute izena

 

Aurten ere udan langileak hartuko ditu Sarako Herriko Kontseiluak, igerilekuan eta aisialdi zentroan aritzeko edo zerbitzu teknikoa eskaintzeko. Herrian bizi diren 17 urteko ikasleentzat erreserbatuko dituzte postuak. Interesatuek otsailaren 29a aitzin eman behar dute izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun