Altsasukoen aldeko gaualdia ospatuko dute otsailaren 14an Saran

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 13a, 08:30
Kaleko Urdangak taldeak joko du ortziralean Saran.

Atxuri Urdin herriko errealzaleen taldearen eskutik bertso-poteoa, kontzertuak eta musika-jartzailea izanen dira

 

Atxuri Urdin herriko realzaleen taldeak Altsasuko gazteei sustengua adierazteko gaualdia antolatu du otsailaren 14rako, «hiru urteren ondotik, injustizia hura salatzen segitu nahi dugulako».

Ortziralean 19:00etan elkarretaratzea eginen dute eta ondotik, Ellande Alfaro eta Amets Arzallusekin ostatuz ostatu bertso poteoa eginen dute. 21:00etatik goiti kontzertuak hasiko dira. Aho Zakil Konexion eskualdeko punk taldearekin hasiko da musika emanaldia. Segidan, lehen aldikoz, Lapurdin Bergarako Kaleko urdangak punk-oi talde famatua ariko da. Gaualdian Binilo balak eta Kevin Jager disko jartzaileek dantzarako musika jarriko dute  eta jatekoa eta edatekoa ere izanen da. Kontzertuetara sartzeko bortz euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun