Larrun Ez Hunki taldeak biltzar irekia deitu du ortziralerako

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 5a, 08:30

Pirinio Atlantikoetako Departamentuak «zuzenean herritarrei berririk ematen ez dienez, eskuratu ditugun xehetasun guztiak» azalduko ditu kolektiboak ortziralean, eta bide batez, 2017ko ekainetik orain arte izandako mugimenduaren bilduma osatu nahi du. Aitzinera begira zer pauso eman erabakitzeko ere baliatu nahi du bilkura. 19:00etan egin dute hitzordua Lur Berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun