45 bikote Sarako Izarra errugbi taldeak antolatutako mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko ots. 3a, 11:00

Guztien artean Peio Iribarren eta Beñat Saint Martin nagusitu ziren eta sari gisa 300 euro jaso zituzten. Txapeldunorde, berriz, Philipe eta Joanes Lasaga aita-semeak gelditu ziren eta hauek 100 euro eta bertze opari batzuk hartu zituzten. Mus txapelketaren karietara jende andana hurbildu zen larunbatean Sarako Omordiko gelan eta errugbi taldekoek jatekoa eta edatekoa ere eskaini zuten. Antolatzaileak gustura gelditu ziren jendearen erantzunarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun