'Peru eta otsoa' obrarako sartzeak agortu dira

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 31a, 17:00

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatuta, Peru eta otsoa haurrei zuzendutako obra eskainiko dute larunbat honetan Senpereko Larreko kulturgunean. Arrakasta izan duen seinale, aretora sartzeko sartze guztiak agortu direla jakinarazi dute.

Sergei Prokofieven Peru eta otsoa ikusgarria 17:00etan hasiko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Tarte horretan, musika lagun, Benoit Fromager zuzendariaren batutak zuzendurik eta Julie Depardieuren kontalariaren parte-hartzearekin, haurrek Bernard Friot idazlearen istorioarekin gozatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun