Sarako Olhain ikastolak antolatuta, Pierres Larzabalek idatzi eta Maika Etxekoparrek zuzendutako Herriko bozak antzezlana ikusteko aukera izanen da igande arratsaldean, 16:00etan. Iduzki lore konpainiak Lurberri gelan eskainiko du saioa eta ikastolako lagunek ostatua ere paratuko dute. Sartzeak hamar eurotan izanen dira eta haurrek urririk izanen dute