Dominique Idiart izanen du buru Elgarrekin Senpererentzat alderdiak herriko bozetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 11:35
Elgarrekin Senpererentzat taldeak martxoko herri bozetarako zerrenda aurkeztu du.

Martxoaren 15 eta 22an egin dituzte udal hauteskundeak Lapurdin eta Senpereko oposizioko taldearen zerrendak Dominique Idiart izanen du berriz ere buru. 2014ko hauteskundeetako lehen itzulian talderik bozkatuena izan zen, baina bigarren itzulian Nousbaum nagusitu zen 87 botoko aldearekin. Oposiziotik agintera itzultzeko, talde erdia berritu dute: egungo sei hautetsiak aurkeztuko dira, baina lurraldean inplikaturiko pertsonak izanen dituzten ondoan.

Dominique Idiartek 18 urteko ibilbidea du Senpereko herri kontseilari gisa. Kultur eta elkarteen gaien axuant postua bete izan du, Christine Bessonarten mandatupean laborantzarako lehen axuanta izan ondotik. Zerrenda erdia arraberrituko dute eta lurraldean inplikaturiko pertsonak izanen ditu aldamenean, «maila batean libre izateko aukera duten eta beren denbora herriari eskaintzeko prestasuna duten pertsonak».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun