Euskoa onartuko dute Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 15a, 18:00

Euskoa sortu eta zazpi urtera hura onartuko duela jakinarazi dute gaur Sarako lezeetatik. Otsailaren 17an hasiko da lezeetako aurtengo denboraldia eta hortik aitzinera ordainketak egiterakoan euskoa moneta erabiltzen ahalko da. Euskoa Europako tokiko moneta nagusia da gaur egun.

2020ko urte hastapenean, milioi bat eta erdi eusko baino gehiago ibiltzen ari dira, 3. 800 kide partikular badira, 1.000 profesionaleko sarea, 22 herri kide, baita Euskal Hirigune Elkargoa ere. Aipatu behar da euskoa Europako tokiko moneta nagusi bilakatua dela gaur egun, Alemaniako chiemgauer eta Ingalaterrako bristol pound moneten aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun