Bertso-bazkaria antolatu du Gure Irratiak Sarako Urtxolan urtarrilaren 12an

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 8a, 15:00
Joan den urteko bertso-saioan giro bikaina izan zuten Urtxolan.

Xilaba txapelketan parte hartu duten Sarako eta Amikuzeko taldeak ariko dira kantari

Bigarren urtez segidan, Gure Irratiak, Bertsolaritzarekin hitz ordua eman du igande honetarako. Iaz bezala, aurten ere, lapurtar eta nafarren arteko desafioa izanen da, preseski bi probintziak juntatzen dituen gune horretan, Sarako Urtxolan. Nabardura ttiki batekin aurten, nafarrak, baxe-nafartarrak izanen baitira.

Urtarrilaren 12an, igande eguerdi honetan, Xilaban parte hartu zuten bi talde parean emanen dituzte: 4Koplasara Sarako taldea eta Eskukula Amikuzekoa. Urtxola jatetxean elkartuko dira.

4Koplasara: Laida eta Julene Etxeberri Patxeko, Amets Arzallus eta Ellande Alfaro. 

Eskukula: Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy.

Bertso bazkaria, Sarako Urtxola jatetxean izanen da eta bazkaria 25 eurotanda.

Lekuen atxikitzeko, Urtxola jatetxera deitu behar da. (Tel: 05 59 54 21 31).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun