Eguberriak 2019

Jendetza bildu zen igandean Gabonetako kontzertua entzutera Sarako elizan

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 24a, 19:15

Landibar bi ahizpak eta Erlauntza entzutera 25o pertsona inguru elkartu dira igandean Sarako elizan. Denak aski ongi aritu dira: kantariak, Sophie pianoan eta Delphine biolinarekin. Jendea ere aski gustura egon zen eta, amaieran, esku zarta ederrak jo zituzten momentu goxoa pasatu zutela erakutsiz. Ondotik, lagun eta familiei zintzur bustitzea eskaini zien Herriak Lur Berri gelan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun