Pontx pailazoaren ikusgarriaren ondotik arribatuko dira bi protagonistak plazara
Urtero bezala, bertze herrietan baino fiteago hartuko dute saratarrek Olentzero eta Mari Domingiren bisita. Hiru ikastetxeek elkarlanean, Herriko Etxearen eta merkatarien laguntzarekin, abenduaren 21erako prestatu dute ongietorria. Egun horretan, larunbatean 17:00etan plazan geldituko dira eta 17:15ean Pontx pailazoarekin gozatzeko aukera izanen dute. Ondotik arribatuko dira eguneko bi protagonistak. Herriko Etxeak aperitifa ere eskainiko du eta kanta eta musikarik ere ez da falta izanen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.