Senperen jokatuko dute larunbatean lehen mailako iparraldeko xare ligako finala

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 18a, 10:30

Xarea maite dutenetek Senpereko Gantxiki trinketean hitzordua dute larunbatean. Goizean, 10:00etan hasiko dira partidak eta kimuak eta gaztetxoak izanen dira finala jokatzen lehenak. Helduen txanda izanen da segidan, lehen mailako finala jokatuko dute; Lopetegi-Funosas eta Driolet-Sistiague bikoa ariko dira txapela lortzeko lehian.  Finalerdietako irudiak bildu ditugu argazki-bilduman. Argazkiak: ataria.eus

Abenduaren 14an Iruran (Gipuzkoa) jokatu zituzten lehen mailako xare ligako finalerdiak. Lopetegi-Funosas bikoteak De Paredes-Etxebeste bikoteari 40-27 irabazita lortu zuen finalerako lehenengo txartela. Beste finalerdian, Driolet-Sistiague bikoak lortu zuen finalera pasatzea Harispe-Karrikaburu bikoteari 40-34 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun