Hendaiako musika elkartean ari diren Sarako ikasleak Lur Berri gelan ariko dira ortzirale honetan, abenduak 13.
18:00etan hasiko da emanaldia eta herriko kantari eta musikariekin batera, Garazi-Baigorri aldeko Iparralai eskolakoek ere parte hartuko dute. Sorpresak izanen direla ere iragarri dute eta jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.