Goizez eta arratsaldez irekia
Baina egokitzapen lan horiekin hasi baino lehen, orainoko eskolaz ez ahanzteko, oroitzapenak gogoan atxikitzeko eguna antolatu dute Xabi zuzendariak eta bere lantaldeak. Larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etatik 16:00etara eskolako ateak irekiak izanen dituzte eta nahi duten guztiek izanen dute bisitatzeko aukera: burasoek eta buraso ohiek, ikasleek eta ikasle ohiek, lagunek...