Jende andana bildu du Sarako Eguberrietako merkatuak

Ttipi-Ttapa 2019ko abe. 2a, 16:00

Lur Berri gela ttipi gelditu zen iragan larunbatean, Sarako Saint Joseph eskolak antolatu merkatuan. Barrenean ez ezik, kanpoan ere hainbat postu paratu zituzten eta denetarik ikusi eta erosteko aukera izan zen, tartean, eskolako burasoek eta Larungo koloreak taldeko kideek egindako eskulanak. Bereziki goizean ibili zen jende gehien.

Haurrek eguna mozorrotzeko baliatu zuten eta Aita Noelen bisita ere izan zuten, goxokiak partitzen ibili baitzen. Merkatuan bildutako dirua eskolako haurrendako izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun