Herri bozkak iraganen dira herri ttipi batean: boz-emaile ihizia irekia da. Herria irakitan dago. Herriko bozek gorriak eta zuriak kontrajartzen dituzte, borroka irrigarri batean. Antzezlan hori duela 60 bat urte idatzi zuen Piarres Larzabalek, eta Maika Etxekoparren zuzendaritzak haren modernotasuna atxiki du.