Iparraldeko pala txapelketako finalak jokatuko dituzte asteburu honetan Senperen

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 22a, 18:00

Larunbatean eta igandean, goizez eta arratsaldez, emakumezkoen hamaika final jokatuko dituzte. Umetxoen, kimuen, gaztetxoen, gazteen, juniorren eta seniorren bigarren eta hirugarren mailetako partidak izanen dira. Goizeko finalak ikusteko ez da fitsik ordaindu beharko baina arratsaldeetako partidak ikusteko bai.

Palan aritzen diren haur, gazte eta heldu aunitzen topaleku bilakatuko da asteburu honetan Senpere. Hamaika kategoriatan banatuta azken aldian lehian ibili diren pilotarietako batzuk jokatuko dute finala. Irisartarrak, Urrunarrak, Endaiarrak, Airetik, Oztibartarrak, Zaharrer Segi, Itsasuarrak, Abarratia, Denek Bat, Luzean, Kapito Harri, Amikuze eta Societe Nautique taldeetako emakumezko palistak jokatuko dituzte partidak.

Larunbata, azaroak 23

Goizez, sartzea urririk:

  • Umetxoak A, 10:00etan: Irisartarrak taldeko Oxandabaratz eta Labat, Urrunarrak taldeko Lissardy eta Testemalen aurka.
  • Kimuak A, 10:30ean: Endaiarrak taldeko Sorhuet eta Ferbenza-Ortuno, Airetik taldeko Rekalde eta Errekarten aurka.
  • Gaztetxoak A, 11:30ean: Oztibartarrak taldeko Oihanburu eta Othart, Zaharrer Segi taldeko Semerena eta Okafrainen aurka.

Arratsaldez, sartzea hamar euro:

  • Gazteak B, 15:00etan: Itsasuarrak taldeko Saldunbide eta Lapeyre, Irisartarrak taldeko Mollon eta Muskarditzen aurka.
  • Juniorrak, 16:00etan: Urrunarrak taldeko bi bikote nor baino nor ariko dira: Salaberri eta Ortiz, Lapiz eta Goikoetxearen aurka.
  • 2. maila, 17:00etan: Zaharrer Segi taldeko bi bikote ariko dira: Agerre eta Hirigarai, Olkomendi eta Serreren aurka.

Igandea, azaroak 24

Goizez, sartzea urririk:

  • Umetxoak B, 10:00etan: Abarratia taldeko Labarere eta Etxegoien, Denek Bat taldeko Broine eta Larraburu-Moustiratsen aurka.
  • Kimuak B, 10:30ean: Denek Bat taldeko Kurutxet eta Betat, Urrunarrak taldeko Denis Cherbero eta Fourcaderen aurka.

Arratsaldez, sartzeak bortz euro:

  • Gaztetxoak B, 14:00etan: Airetik taldeko Elizagoien eta Errekart, Luzean taldeko Mouhika eta Arrietaren aurka.
  • Gazteak B, 15:00etan: Kapito Harri taldeko Trounday eta Etxeberrigarai, Amikuzeko Darricau eta Oxobiren aurka.
  • 3.maila, 16:00etan: Amikuzeko Minvielle eta Apekarena, Societe Nautique taldeko Dulucq eta Garbisuren aurka.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun