Santa Katarina besta ospatuko dute azaroaren 24an Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 21a, 13:00
Baratxarteko Santa Katarina kaperan eta kapera inguruan izanen dute ospakizuna igandean.

Baratxarte auzoko kaperan meza izanen dute eta ondotik aperitifa

Igande honetan, azaroaren 24an, Santa Katarina bestak ospatuko dituzte Sarako Baratxarte auzoan. Igandean 10:30ean egin dute hitzordua; ordu horretan meza izanen dute kaperan eta ondotik, 11:30ean, aperitifa eskainiko dute hurbiltzen diren guztientzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun