Zugarramurdiko Sorgin Haizea antzerki taldea Logroñon izan da

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 13:03
Antzerki taldeko batzuk Logroñoko Oroimenaren Oihanean.

Azaroko lehendabiziko asteburuan Logroñon aritu zen Zugarramurdiko Sorgin Haizea antzerki taldea. Badira urte batzuk, 1610ean Logroñon inkisizioak egin zuen epaiketaren inguruan hainbat ekitaldi antolatzen dituztela; sorginkeriaren inguruko kontu ilunak argitu nahian.

Hala, 1610ean gertatuakoaren berri ematen duen antzezlan bat eskaintzen dute eta emanaldiaren zati bat Zugarramurdiko taldeak hartzen du bere gain. Ebro ibaiaren bazterrean dagoen Oroimenaren Oihanean, erre zituzten 11 lagunen izenekin monolito bat emana dago, eta ondoan lore eskaintza eta omenaldi ttiki bat ere egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun