Lekarozko Zakill taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean Sarako gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 20a, 12:30
Urriaren 26an, 30.urteurreneko ekitaldien baitan Chico Tornado aritu zen Sarako Gaztetxean.

Zakill musika taldearen zuzenekoaz gozatzeko aukera izanen dute azaroaren 23an Sarako Gaztetxera joaten direnek. Azaroaren 16an kaleratu zuen lehenbiziko diskoa Lekarozko taldeak,  Itzala izenburua eman diote lanari eta bertako abestiak taularatuko dituzte 21:00etatik aitzinera. Beraiekin batera Fistule taldea ere ariko da. Sarrera urririk izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun