Irailaren 20an hasi zen Taldekako Xilaba txapelketa joan den larunbatean Izturitzeko (Nafarroa Beherea) herriko gelan borobildu zuten. Aretoa betea zela, Ez Otoi Pentsa taldea gailendu zitzaion Elixabet Etxandik, Lur Renteriak, Maddi Sarasuak, Hodei Renteriak eta Leire Laskaraik osatutako Hasta la 2toria taldeari.
Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bederatzi talderen artean jokatu dute aurtengo Taldekako Xilaba. Bederatzi saioko ligaxka baten eta bi finalerdiren ondotik, finala larunbatean egin zuten.