Irailaren 20an Itsasun abiatu zen aurtengo Taldekako Xilaba txapelketa larunbat honetan, azaroak 16, arribatuko da bere azkenera; Izturitzen jokatuko den finalarekin borobilduko dute. Hasta La 2toria taldeak azaroaren 1ean Bainoan jokatu zen final aitzinekoan lortu zuen finalera sailkatzea, 4koplaSara taldeari gailendu ondotik. Ez Otoi Pentsa taldea, bertzetik, azaroaren 2an Muskildin egin zen saioan sailkatu zen, UrruñaGo taldeari irabazi ondotik.
Izturitzeko herriko gelan jokatuko dute finala. Hala ere, ez da bertso-saioa bakarrik izanen. Izan ere, 12:00etan bazkaria antolatu dute eta 16:30ean lehia hasiko da. Izena emateko Bertsularien Lagunak Elkartera dei daiteke (05 59 54 15 04; Hegoaldetik 0033 559 54 15 04)