Paco Bentak irabazi du Dantxarineko VI. Pintxo Hamabostaldiko lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 18:00
David Bidaurre, Paco Bentako sukaldaria eta Txomin Iribarren, Dantxarineko Komertzianteen Elkarteko presidentea, sari-banaketan.

David Bidaurre sukaldariaren "Kardaiff ganba talo gainean, ron saltsarekin" pintxoa izan da irabazle                                                 

Urriaren 16tik 31ra egin den Dantxarineko pintxoaren 6. hamabostaldiko txapelketa jokatu zen azaroaren 10ean. Irabazlea Paco Bentako David Bidaurre sukaldaria izan da, ‘Kardaiff ganba talo gainean, ron saltsarekin’ pintxoarekin.

Igande goiz osoan, epaimahaikideek bisitatu eta dastatu zituzten pintxo lehiaketan parte hartu zuten benta eta pintxo guztiak. Catherine Marchand, La Semaine du Pays Basque aldizkariko kazetaria; Bloger Christope; abudo Hendaian jatetxea irekiko duen Chef Oumar; Martin Iturri, Iruñeko La Taberna Cocotte jatetxekoa; Iñaki Ariztia, Urdazubiko alkatea; Santiago Villares alkate ohia eta Dantxarineko Merkatarien Elkarteko Txomin Iribarrenek osatut zuten epaimahaia.

Hamabost egun horietan pintxoak dastatu dituzten jendearen artean Mutrikuko Haitzalde landa-turismo etxean asteburuko egonaldia zozketatu dute eta Bidarteko  Nicole Fucik suertatu da irabazle. Facebooken bidez pintxo irabazlea bozkatu dutenen artean ere zozketa bat egin da eta Paco Bentan otordua izanen du saritzat Urdazubiko Elena Martin Torreblancak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun