Atsulai eta Ortzi abesbatzek kantaldia eskainiko dute ortziralean Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 6a, 13:00
Ainhoako Atsulai abesbatzako kideak ortzirale honetan Saran ariko dira.

Ainhoako Atsulai eta Baionako Ortzi abesbatzek euskal kantak eskainiko dituzte ortzirale arratsean Sarako elizan. Sarako Erlauntza abesbatzak antolatu du kantaldia.

Emakumezkoen eta gizonezkoen ahotsak nahasten dituen Atsulai eta gizonezkoen ahotsek osatzen duten Ortzi taldeen kantaldia 21:00etan hasiko da elizan. Sartzea hamar euro ordaindu beharko da eta 15 urtez beheitikoek urririk izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun