Urdazubiko Etxelekua gasnategiak sei domina eskuratu ditu World Cheese Awards nazioarteko lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 28a, 08:30

Urrezko bi eta zilarrezko lau sari eskuratu ditu Etxelekua eta Bengotxea gasnekin

Joan den urriaren 18an egin zen World Cheese Awards nazioarteko gasna sariketa ezagunaren 32. edizioa Italian. Guztira mundu osoko 3.804 gasna aurkeztu ziren eta epaimahaiak banatu zituen 18 dominetatik sei Urdazubira etorri ziren.

Idiazabal izendapenarekin egiten duten Bengotxea markako gasnarekin urrezko bat eta zilarrezko bi domina lortu zituzten eta gauza bera egin zuten Etxelekua markako gasnarekin.

Urdazubiko Etxelekua baserriko Manuel Bengotxea eta Mª Isabel Lastiri 90eko hamarkada hasieran hasi ziren etxean egindako gasnak saltzen. Geroztik hortxe segitu dute eta gaur egun seme-alabek hartua dute gurasoen lekukoa. Prozesu osoa etxean egiten dute, bai ardiak bazkatu, bai esnea bildu baita gasna egin ere. Lehen ere hainbat sari eskuratu izan dituzte nazioarteko sariketa honetan. Berriki Great Taste 2019 saria ere irabazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun