Haur-bilgunea urriaren 21etik 31ra zabalduko dute Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 19a, 10:00
Sarako hiru eta hamabi urte arteko haurrentzat eskainiko da zerbitzua.

Astelehenetik ortziralera, 07:30etik 18:30era

Haurren opor egunak tarteko, Sarako Herriko Etxeak haur bilgunea irekiko du urriaren 21etik 31ra, astelehenetik ortziralera 07:30etik 18:30 arte. Jarduerak, berriz, 09:00etatik 17:00 arte eginen dituzte. Horien artean, yoga, kirolak, eskulanak, film emanaldiak, mendi martxak eta bertzelako ateraldiak eginen dituztela iragarri dute. Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat izanen da zerbitzua, bereziki lanean ari diren burasoen seme-alabentzat eta gehienez 40 erabiltzaile onartuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun