Mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak izanen dira epamahaian eta pintxo onena izendatuko dute. Dantxarineko pintxo onenaren aukeraketan parte hartzen dutenen artean Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua zozketatuko da. Parte hartzeko Bentetan egonen diren boletoak bete eta bertan utzi beharko dira.
Bertzalde, Urdax-Urdazubiko Facebook orrialdean botoa emanez gero jatetxe irabazlean bi pertsonentzako bazkaria irabazteko aukera ere izanen da.