Epaileak ez du onartu Frederic Haranburu Senpereko presoak eskatutako baldintzapeko askatasuna

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 8a, 18:20

Erabakia salatzeko Bake Bideak elkarretaratzea deitu du gaur 19:00etan Senpereko Herriko Etxearen aitzinean

30 urte bete ditu preso, nahiz eta 2008tik baldintzapeko askatasuna eskatzeko aukera duen. Hainbatetan egin du eskaera, baina guztietan ukatu diote. Gaur jaso du azken erantzuna; zigor aplikaziorako ganbarak ez du onartu Haranbururen baldintzapeko askatasuna. Bera libre uzteak «desorden publikoa» eraginen lukeela, eta ETAk jarduera armatua berriz hartuko balu «arriskua» litzaketeela adierazi du.

Joan den uztailean Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak Senpereko presoa askatzearen alde egin zuen, baina Fiskaltzak erabakiari helegitea ezarri eta berehala, preso hartu zuten, helegitea aztertu bitartean. Fiskaltzak ez bezala, Lannemezango kartzelako zuzendariak Haraburu aske uztearen alde egin izan du. Joan den irailaren 5ean aztertu zuten helegitea, eta gaur eman diote erantzuna: epaileak baldintzapeko askatasun eskaera onartzeari uko egin dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun