Larunbat honetan besta ttikiak antolatu ditu Sarako gazteriak

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 14:00
Giro ederra izanen da larunbatean Sarako plaza inguruan.

Esku huska pilota partida, aperitifa eta herri-afaria izanen dituzte

Besta ttikiei begira jarriak dira saratarrak. Urriaren 5ean izanen dira, Sarako gazteriak antolatuta. Larunbatean 18:00etan esku huska partida jokatuko dute Calve eta Lekuona saratarrak, Bereterbide eta Valentziaren kontra. 19:00etan aperitifa eta 21:00etan herri-afaria eginen dute kiroldegian. Saranga txarangak alaituko du afaltzeko denbora eta afalondoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun