Pamplona swing taldeak dantza-saioa eskainiko du larunbatean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2019ko urr. 3a, 18:00

Swing musikaren erritmora dantzan ariko dira larunbatean Urdazubin.

Zugarramurdi eta Urdazubi inguruan asteburua pasatzekoak dira Pamplona Swing taldekoak eta urriaren 4an, larunbatean, emanaldia eskainiko dute Urdazubiko Salbatore plazan. 13:30etik 14:30era swing musikak eta dantzek hartuko dute plaza (eguraldi txarrarekin pilotalekuan ariko dira). Iruñeko talde hau, aperitifaren tenorea probestuz, han eta hemen saioak eskaintzen ari dira swinga ezagutzera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun