Korrontziren nafar loreak goiburupean, musika eta dantza uztartuko dituen ikuskizuna eskainiko dute urriaren 5ean, larunbatean, 19:00etan Zugarramurdiko lezean. Korrontzi taldearekin batera, Lesakako musika banda, Berako Gure Txokoa dantza taldea, Leitzako Aurrera dantza taldea, Izaskun Iturri koreografa eta dantzaria, Atarrabiako Atarrabia abesbatza, Arratiako erraldoiak (Maurizia, Leon eta Fasio), Dani Conde (gaita & whistle), Garikoitz Mendizabal txistularia, Leturia panderojolea, Ataungo Otsoak dantza taldea eta Tafallako dantzariak izanen dira emanaldian.
Sarrerak
Ikuskizunaz gozatzeko sarrerak lezean bertan, Berako Agara Prentsan, Lesakako Zialdo ostatuan edo online (entradascajarural.com helbidean) eskura daitezke. Informazio gehiagorako: www.turismozugarramurdi.com