Sarako besta ttikietako afarira joan nahi duenak irailaren 25a aitzin eman beharko du izena

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 25a, 14:08

Besten komiteak antolatuta, besta ttikiak ospatuko dituzte urriaren 5ean Saran. Egitarauaren barne, herri-afaria eginen dute eta joan nahi dutenek asteazkena izanen dute apuntatzeko azken eguna.

18:00etan esku huska partida jokatuko dute eta 19:00etan aperitifa eskainiko dute. 21:00etan herri-afaria eginen dute Saranga txarangak alaituta. Izena asteazkena, irailak 25, baino lehen eman behar da Herriko Etxeko Edantegian, Trinketean edo Baketun. 22 euro ordaindu beharko dira afaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun