Ortzirale honetan hasiko da Taldekako Xilaba txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 19a, 14:00

Joan den urtean Saran egin zen Taldekako Xilaba txapelketako saioa.

Sarako bortz bertsolarik eta Zugarramurdiko batek parte hartuko dute bertsolari txapelketan eta irailaren 28an ligaxkako saioa jokatuko dute Saran 

Joan den urteko txapelketaren arrakasta ikusita, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Ortzirale honetan, irailak 20, Itsasun hasiko da eta azaroaren 16an Izuritzen eginen den bazkariarekin finitu. Tartean, ligaxkako saioetako bat irailaren 28an Saran jokatuko da.

Bederatzi taldetan banatuta, 34 bertsolari aritu eta hasiberrik parte hartuko dute txapelketan, tartean eskualdeko sei lagunek. Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioen antolatzeko ardura hartuko dute eta bertze ligaxketako saioak epaituko dituzte, baita horientzat gaiak prestatu ere. Finalerdietarako eta finalerako, ordea, epaile eta gai-emaile taldeak osatuko dituzte.

 

Taldeak

Bederatzi taldeak hiru multzotan banatutako ariko dira. A multzoan ondoko hiru taldeak ariko dira: Ezkorbrutak (Mizel Mateo, Patxi Iriart, Karlos Aizpurua –Sara– eta Gillen Hiribarren); Eskukula (Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy) eta 4koplasara (Ellande Alfaro –Sara–,  Amets Arzallus –Sara–, Julene Etxeberri –Sara– eta Laida Etxeberri –Sara–).

B multzoan bertze hiru talde hauek lehiatuko dira: Hasta la 2toria (Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskarai); Ekainaz (Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Murua) eta Kontrabanda (Josebiñe Agirre –Zugarramurdi–, Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berra).

C multzoan ariko dira gainerako hiru taldeak: BarÁa taldea (Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrier); Urruñago (Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoate) eta Ez otoi pentsa (Maddi Ane Txoperena –Lesaka-Hendaia–, Miren Artetxe, Josu Txoperena –Lesaka-Hendaia– eta Gorka Artetxe).

 

Egutegia

Ortziralean honetan, ligaxkako lehenbiziko saioa jokatuko dute Hasta la 2toria eta Ekainaz taldeek Itsasuko Goxokin, 20:00etan. Biharamunean,  hilak 21, Harparneko Bob's Berren Ezkorbrutak eta Eskukula taldeak ariko dira, 19:00etan.

Irailaren 28an Barça eta Urruñago Izpegiko Irigoienea bentan ariko dira, 12:30ean, eta egun berean, Sarako trinketean, 4koplasara eta Ezkorbrutak nor baino nor gehiago ariko dira, 19:00etan hasiko den bertso-afarian.

Urriaren 5ean bertze bi saio jokatuko dituzte, biak 19:00etan. Aldudeko Alfaro jatetxean Kontrabanda eta Hasta la 2toria ariko dira eta Pausuko Xaian Ez otoi pentsa eta Barça taldeak.

Urriaren 11n Eskukula eta 4koplasara taldeek Amenduzko Eiheran izanen dute hitzordua (19:00etan) eta biharamunean, Ekainaz eta Kontrabanda taldeen txanda izanen da Azkaineko Xoko Onan, 18:00etan.

Ligaxka bukatzeko, azkenik, Urruñago eta Ez otoi pentsa taldeak lehiatuko dira Urruñako Berttolin, 13:00etan.

A eta B multzoetako lehenbiziko sailkatuek azaroaren 1ean Baionako Zizpa gaztetxean eginen den finalerdietarako txartela eskuratuko dute eta C multzoko lehen taldea eta multzoetako bigarren hoberena azaroaren 2an Muskildiko Posonpesenea gelan jokatuko den bertze finalerdian ariko dira. Bi saioak 19:00etan hasiko dira. Txapelketa borobiltzeko azaroaren 16an Izturitzeko herriko gelan jokatuko da finala, 12:00etan.

Erlazionatuak

Taldekako Xilaba 2019

Xorroxin irratia 2019 ira 16 Mendialdea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun