Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Errotik Urdazubira pasatu du ospakizunaren lekukoa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko ira. 10a, 11:59
500 lagun inguru bildu ziren Erron. Argazkia: Euskal Artzainak Ameriketan elkartea.

Irailaren 7an, joan den larunbatean, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko kideek ospakizun besta egin zuten Erron. 500 lagun inguru bildu ziren eta Laura Iantzik, elkarteko kideak, Xorroxin irratiari kontatu dionez, «egun borobila» izan zen. Goizeko ekitaldiaren ondotik, bazkaltzera bildu ziren. Mahaiaren bueltan «giro ezin hobea» izan zuten.

Aurtengoa pasata, heldu den urteari begira hasiak dira. Lekukoa dagoeneko pasatu dute eta Urdazubin izanen da. Hori horrela, orain datuak biltzen segitzeko asmoa dute: «Urdazubi eta Zugarramurditik joandakoak zenbat diren jakiten saiatuko gara».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun