Asier Apezetxeak eta Ane Elzaurdiak irabazi dute Sara Korrika lasterketa

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 10a, 12:00

140 korrikalarik burutu zuten 10,3 kilometroko ibilbidea eta Manttaleko bi korrikalariak erraz nagusitu ziren

Manttaleko Asier Apezetxea aranztarrak eta Ane Elzaurdia beratarrak nagusitasunez irabazi zuten buruilaren 7an Sara Korrika lasterketa.  Denera 140 korrikalarik burutu zuten 10,3 kilometroko lasterketa.

10,3 kilometroko lasterketa egiteko 45 minutu eta 32 segundo behar izan zituen Apezetxeak eta ia bi minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Bidasoa  Atletico taldeko Xabier Alonsori (47.25). Nicolas Mercier azkaindarra hirugarren izan zen (47.39).

Ane Elzaurdiak 56 minutu eta 33 segundo behar izan zituen emakumeen lasterketa irabazteko eta ia hiru minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Amarok txakurkros taldeko Nerea Goikoetxeari (59.22). Marie Laugier hirugarren izan zen (1.00.23).

Saratarren artean, Mathieu Gachen zazpigarren izan zen (48.37) eta Ximun Garcia zortzigarren (49.25). Emakumeen artean, Claire Grillard izan zen saratarrik bizkorrena (1.12.09). Angeltxo Aranibar beratarra hamargarren izan zen (50.31) eta Joseba Lasarte beratarra hamahirugarren (51.31). Bigarren eta hirugarren izan ziren beterano mailan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun