Larunbatean hasi eta asteazkenera arte bestarako aukerarik ez da faltako Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 13:45

Buruilaren 7tik 11ra arte, hainbat ekitaldi prestatu ditu Sarako Besten Komiteak, musika eta kirol ekitaldiak bertzelako proposamenekin uztartuz.

BURUILAK 7, LARUNBATA 
09:00etatik 19:00etara ball-trap  eginen da Plaxidenbordan. 15:00etan kadete mailako errebote txapelketako finala jokatuko dute  errebotean eta 17:00-etan junior mailakoa. Ordu berean, Sarakorrika lasterketa hasiko da. 21:00etan Elektrotxuflak girotuko ditu karrikak eta 00:00etan Gozategik kontzertua eskainiko du. 01:30ean Ingo al deu taldeak hartuko du lekukoa. Gau osoan, Iparraldeko gaiteroak ibiliko dira. 

BURUILAK 8, IGANDEA
10:00etan meza izanen da eta Urruñarrak klikak parte hartuko du. Eta karriketan Mariñelak Tanborrada eta gaiteroak ibiliko dira. 10:30ean senior mailako errebote txapelketako finala jokatuko dute. 16:00etan Tio Teronen Semeak ikusgarriarekin gozatzeko aukera izanen da eta 16:30ean desfilea hasiko da plazan: gaiteroak, erraldoiak, joaldunak eta ahate jokoa. Herri-kirol saioa ere izanen da. 19:00etan Sarako Kantariek alaituta, aperitifa izanen da eta 20:30ean dantzaldia Altzukutarrakekin. 22:30ean Tirri&Teryk paratuko du musika eta Los Incongnitos karriketan ibiliko da.


BURUILAK 9, ASTELEHENA 
Goizean, gaiteroak eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 10:30ean errebotean, Kapito Harri eta Zaharer Segi lehian ariko dira. 13:30ean zikiro jatea eginen dute kiroldegian eta 16:30ean J.M. Jauregiaren landan artzain zakur lehiaketa. 17:00etan esku pilota partidak hasiko dira trinketean (Monce- Ducassou, Waltary-Guichanduten aurka eta Ospital-Bilbao, Larralde-Harismendiren aurka). 18:30ean Zazpiak Bat dantza taldeak saioa eta 21:00etan Aire Ahizpek kantaldia eskai- niko dute. 22:00etan Kolokare- kin dantzaldia izanen da eta gauez Saranga txaranga ibiliko da karrikaz karrika.  

BURUILAK 10, ASTEARTEA 
Goizean, gaiteroak eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 09:00etan paxaka partida jokatuko dute trinketean eta 10:30-ean luzean errebotean Spuc eta Nozbait taldeak nor baino nor ariko dira. 18:00etan gazteen joko garbi partida hasiko da eta 19:00etan helduena, Frantziako txapelketako finalaren errebantxa. 19:00etan mutxikoak izanen dira Kuxkuxtu txarangarekin eta 20:00etan gaztetxean besta antolatu dute. 20:30ean Zaldibi taldearekin aperitifa izanen da eta 22:00etan Jotatxo DJa hasiko da. Gauez Kuxkuxtuk girotuko du herria. 

BURUILAK 11, ASTEAZKENA 
Goizean gaitero eta txistulariak karriketan ibiliko dira. 09:00etan Zabaldeian azienda lehiaketa eginen da. 10:00etan pala txapelketako errebantxa jokatuko dute trinketean eta 11:00etan xoko torneoko partida Agirrek eta Karrikaburuk. 13:00etan puzgarriak izanen dira, baita zaldian ibilaldiak ere. 18:00etan esku-huska partida jokatuko dute trinketean eta plazan bertsolariak ariko dira: Amets Arzallus, Elixabet Etxandi eta Oier Urreizti. 19:00etan zozketa eginen dute eta 19:30ean Erramun Martikorena kantari ari dela, aperitifa eginen dute. 21:00etan Burrunba elektrotxaranga ibiliko da eta 23:00etan su-artifizialak hasiko dira. 23:15ean Joselu Anaiak taldeak dantzaldia eskainiko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun