Huntza eta Nøgen taldeek kontzertua eskainiko dute ostiralean Senperen

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 4a, 07:30
Aurreko arrakastekin batera, Xilema diskoko azken kantuak joko dituzte Huntza taldekoek.

Senpereko Zaldubi ikastolak antolatuta, 21:00etan hasiko da besta Larreko kulturgunean. Huntza eta Nøgen taldeak ariko dira oholtzan eta segidan, Emile Dja ariko da goizaldeko 2ak arte. Sarrerak aurrez eros daitezke 12 euroren truke, Turismo Bulegoetan edo Baionako Elkar dendan edo egunean berean 15 eurotan. Ostatua ere jarriko dute eta taloak egonen dira salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun