Eskualdeko hainbat bertsolarik parte hartuko dute Taldekako Xilaba txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 2a, 15:00
Joan den urtean, Taldekako Txapelketako saio bat Saran jokatu zen.

34 bertsolarik parte hartuko dute

Iazko txapelketaren arrakasta ikusita, Bertsularien Lagunak elkarteak Taldekako Xilaba txapelketa antolatu du aurten ere. Irailaren 20an Itsasun hasiko da eta azaroaren 16an Izuritzen eginen den bazkari batekin finitu. Tartean, ligaxkako saioetako bat irailaren 28an Saran jokatuko da.

Bederatzi taldetan banatuta, 34 bertsolari aritu eta hasiberrik parte hartuko dute txapelketan, tartean eskualdeko batzuk. Bertsotan aritzeaz gain, bertsolariek etxeko saioen antolatzeko ardura hartuko dute eta bertze ligaxketako saioak epaituko dituzte, baita horientzat gaiak prestatu ere. Finalerdietarako eta finalerako, ordea, epaile eta gai-emaile taldeak osatuko dituzte.

Taldeak
A multzoan:
Ezkorbrutak: Mizel Mateo, Patxi Iriart, Karlos Aizpurua (Sara) eta Gillen Hiribarren.
Eskukula: Pettan Prebende, Bittor Thicoipe eta Ramuntxo Christy.
4koplasara: Ellande Alfaro (Sara), Amets Arzallus (Sara), Julene Etxeberri (Sara) eta Laida Etxeberri (Sara).

B multzoan
Hasta la 2toria: Elixabet Etxandi, Lur Renteria, Maddi Sarasua, Hodei Renteria eta Leire Laskarai.
Ekainaz: Ekaitza Irastorza, Aitor Servier eta Xumai Murua.
Kontrabanda: Josebiñe Agirre (Zugarramurdi), Maddalen Arzallus, Maindi Murua eta Maialen Berra.

C multzoan
Barça taldea: Battit Crouspeyre, Bixente Irigarai, Oier Urreizti eta Ekhi Perrier.
Urruñago: Odei Barroso, Kerman Diaz, Iker Altuna eta Ortzi Idoate.
Ez otoi pentsa: Maddi Ane Txoperena (Lesaka-Hendaia), Miren Artetxe, Josu Txoperena (Lesaka-Hendaia) eta Gorka Artetxe.


Egutegia
Ligaxka irailaren 20an hasiko da. Egun horretan Hasta la 2toria eta Ekainaz taldeek Itsasuko Goxokin eginen dute saioa, 20:00etan, eta biharamunean, Harparneko Bob's Berren Ezkorbrutak eta Eskukula taldeak ariko dira, 19:00etan.

Irailaren 28an Barça eta Urruñago Izpegiko Irigoienea bentan ariko dira, 12:30ean, eta egun berean, Sarako trinketean, 4koplasara eta Ezkorbrutak nor baino nor ariko dira, 19:00etan.

Urriaren 5ean bertze bi saio jokatuko dituzte, biak 19:00etan. Aldudeko Alfaro jatetxean Kontrabanda eta Hasta la 2toria ariko dira eta Pausuko Xaian Ez otoi pentsa eta Barça taldeak.

Urriaren 11n Eskukula eta 4koplasara taldeek Amenduzko Eiheran izanen dute hitzordua (19:00etan) eta biharamunean, Ekainaz eta Kontrabanda taldeen txanda izanen da Azkaineko Xoko Onan, 18:00etan.

Ligaxka bukatzeko, azkenik, Urruñago eta Ez otoi pentsa taldeak lehiatuko dira Urruñako Berttolin, 13:00etan.

A eta B multzoetako lehenbiziko sailkatuek azaroaren 1ean Baionako Zizpa gaztetxean eginen den finalerdietarako txartela eskuratuko dute eta C multzoko lehen taldea eta multzoetako bigarren hoberena azaroaren 2an Muskildiko Posonpesenea gelan jokatuko den bertze finalerdian ariko dira. Bi saioak 19:00etan hasiko dira. Txapelketa borobiltzeko azaroaren 16an Izturitzeko herriko gelan jokatuko da finala, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun