Euskal dantzak, herri-kirolak eta bertako produktuen dastaketa Urdazubin larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 23a, 11:15
19:00etan hasiko da herri-kirol emanaldia.

Urdazubiko Udalak antolatuta, dantzak eta kirola uztartzen dituen eguna ospatuko dute heldu den larunbatean, abuztuaren 24an, herrian. 18:00etan hasiko dira ekitaldiak eta, hasteko, euskal dantzak izanen dira ikusgai. Ordubeteren buruan, 19:00etan, herri-kirol emanaldia eskainiko dute. Arratsaldea borobiltzeko sardinak eta inguruko produktuak dastatu ahal izanen dituzte; zintzurrak bustitzeko, berriz, sagardoa emanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun