Zugarramurdiko Udalak Laxaro Dainziarti oroigarria eman dio herriko bestetan

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 22a, 12:00

32 urtez zinegotzi gisa egin duen lana eskertuz Udalak oroigarria eman zion Laxaro Dainziarti herriko bestetan. Maialen Lujanbiok eta Uxue Alberdik bertso pare bat ere kantatu zizkioten.

Giro ederra izan dute Zugarramurdiko bestetan. Erraldoiak, bertsolariak, dantzak, otorduak... izan ziren osagai. Aurten, gainera, 32 urtez zinegotzi izandako Laxaro Dainziarti oroigarria eman zion Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun