Egun osoko egitaraua prestatu dute Sarako Kontrabandisten Egunerako

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 16a, 13:00
Sarako Kontrabandisten lasterketako parte-hartzaileak, 2018an.

Agorrilaren 26an eginen dute

 

Agorrilaren 26an eginen da aurtengo Kontrabandisten Eguna eta egun osoko egitaraua izanen du. Goizez, sortzaileen merkatua antolatu dute plazan eta txalaparta eta alboka doinuak aditzeko aukera ere izanen dute. 12:00etan muxikoak eta trikitilariak ariko dira eta pottoka gainean plazan itzulia emateko aukera izanen dute. 16:00etan herri-kirol saioa antolatu dute eta joaldunak ere ibiliko dira. 17:00etan haurrentzat Kontrabandista Ttiki Lasterketa eginen dute eta 18:00etan nagusien lasterketa, 8,4 kilometroko luzera eta 522 metroko malda duena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun