Errugbilari, pilotari eta dantzarien eguna agorrilaren 10ean eginen dute Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 8a, 14:00
Joko garbi partida ere izanen dute larunbat arratsaldean Sarako plazan.

Dantzak, herri-kirolak, pilota eta afaria izanen dituzte larunbatean

Sarako Urtxintxak eskubaloi elkarteak, Izarra pilota eta errugbi elkarteek eta Zazpiak Bat dantza taldeak besta eguna antolatu dute agorrilaren 10erako. Larunbatean 17:00etan euskal dantzak eskainiko dituzte; 17:30ean herri-kirol saioa eginen dute eta 18:30ean joko garbi pilota partida jokatuko dute. 20:00etan afaria izanen da. Helduek 12 euro eta haurrek zortzi euro ordaindu beharko dituzte. Aipatu hiru elkarteek elkarlanean pilota, dantza eta herri-kirol ikuskizunak ere eskaini dituzte uztailaren 30ean eta agorrilaren 6an eta oraindik ere eskainiko dituzte agorrilaren 20an eta 27an, 19:30ean frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun